Baionak Challengeko lidergoa sendotu nahi du Italiako Cavaliere Praton

Baionarrek erasoko puntu gehigarria lortu nahi dute multzoko talde ahulenaren aurka Pratoko estadioan

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Baionak Italiara egin beharko du bidaia, arratsalde honetan, Pratoko I Cavaliere talde xumearen aurka jokatzeko (15:00etan, Pratoko Lungobisenzio estadioan). Baionarrak, haien multzoko lehen postuan daude sailkaturik, hiru partidetatik bi irabazi eta gero. Oraindik final-laurdenak jokatzeko aukerak dituzten Connacht eta Harlequinsen aurka jokatu baino lehen, aukera ederra du bost puntu saskiratzeko Lapurdiko hamabostekoak.

Iragan astean, Christian Gajan xuri-urdinen kirol zuzendariak italiarren aurkako partida baliatu zuen jokalari gazteei minutuak emateko. Aldi honetan, baina, ez da horrelakorik gertatuko. Desmaison, Bouillon ed Carillo gazteak beste aukeraren baten zain egon beharko dira.

Puricelli, Martin, Boyet, Pietersen... Taldeko erreferentziak zelaian izanen dira Italian. Hurrengo astean, eguberriko faseari ekingo dio Top 14ak, eta bere jokalariak prest izan nahi ditu Gajanek, ligako mailari eutsi ahal izateko. Horregatik, gaur esperimenturako tarterik ez da izanen. Gajanek zelairatuko duen hasierako hamabostekoa ikusirik, ezuste handia behar luke Baionak erasoko puntuarekin irabaziko ez balu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.