ERRUGBIA

Baionak eta Miarritzek talde bakarra osatzeko elkarrizketak eten dituzte

"Gure kluba sendoa da juridikoki, ekonomikoki eta fiskalki, eta ezin dut engaiatu bide itsu batean", esan du Alain Afflelou Baionako presidenteak.

Chisholm eta Roumieu Baionakoak, eta Lund Miarritzekoa baloiarekin, martxoan. BOB EDME
2013ko abenduaren 11
17:48
Entzun

Joan den abenduaren 4an, Miarritzek eta Baionak ohar bateratu bat argitaratu zuten, jakinarazteko talde profesional komun baten sorrera aztertzen ari zirela. Elkarrizketa horiek eten egin dira, ordea.

"Lehen eztabaidetan aipatuak izan diren baldintzak ez dira gehiago bilduak; gure kluba sendoa da juridikoki, ekonomikoki eta fiskalki, eta ezin dut engaiatu bide itsu batean", esan du Afflelouk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.