Baionak badu nahiko lan Top 16ari eustearekin, aski zail baitauka behera jaisteko kanporaketa saihestea (13. postua), baina gaur Europako Parker Shiel Challengea ukanen du erronka. Finalerdietako itzuliko partida jokatuko du Auchen (Frantzia). Joanekoan 23-21 irabazi zuten lapurtarrek, eta bi puntuko aldeari eusteko erronka dute.
Baionan jokaturiko partida bizia izan zen oro har. Baionarrek agindu zuten jokoan, baina kosta egin zitzaien okzitaniarren defentsa haustea. Bina entsegu egin zituzten, eta ohiko jokalari asko aldatu zituztenez, ugariagoak izan ziren eskuko hutsak.Joan zen larunbateko Montpellierren aurkako partidarekin alderatuta,11 jokalari aldatuko ditu Baionak. Delpuech, Taofifenua, Tomuli, Cleda, Davies, Massabeau, Tilloles, Larretxea, Noutary eta Roquesek erabateko atsedena ukanen dute.Bestalde, Auchen aurkako joaneko partidarekin alderatuta, kasik hamabosteko bera zelairatuko du Baionak: hau da: Usandizaga, Hegi, Abbadie; Tewhata, Stoltz; Astarloa, Lamour, Fagoaga (kap.); Sudre, Arbizu; Jourdaine, Feather, Aussel, Caujolle; Jonnet. Ordezkoak: Salles, Etxeberri, Salato, Combes, RouetMilfors, Fromont. Hortaz, talde lehiakorra zelairatuko da Aucheko Patrice-Brocas zelaiko berdegunera (19:00).Baionaren xedea, partidari neurria hartu eta irabazten saiatzea da, finala Londresen jokatuko baita, eta bidaia hori erakargarria delako.
Leicester-Tolosa, Heineken Kopako finalerdia
Bihar jokatuko dute bigarren finalerdia, Leicesterren (Ing.), 16:30ean. Tolosak lehen Heineken Kopa irabazi zuen eta azken bi finalak jokoatu ditu. Leicesterrek, berriz, hiru final jokatu ditu eta bi irabazi ditu (00-01 eta 01-02).
Leicesterren, Healey, Goode, Ellis, Rowntree, White, Moody, Back, Tuilagi eta Johnson ariko dira hamabostekoan, besteak beste. Tolosan, Servat, Hassan, Maka, Lamboley, Poitrenaud, Clerc, Jauzion, Michalak eta Elizalde. Pelous ez da ariko.
ERRUGBIA. EUROPAKO KOPA
Baionak kasik talde osoa aldatuko du gaur Auchen aurka jokatzeko Parker Shielden
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu