Baionak Challenge Kopako lehen faseko bigarren partida jokatuko du gaur, Mont De Marsanen (19:00). Bi taldeek itxura oso kaskarra man zuten aurreneko partidetan -Baionak Viadana ahularen aurka galdu zuen etxean (10-21), eta Saracensek Mont de Marsan jipoitu zuten (53-3)- eta gaur orduan emaniko itxura garbitzea dute helburu (19:00).
Baionak ez du serioski hartu Europako txapelketa, eta Ligan sartuta dago buru-belarri. Halere, gaurko partidarako zuri-urdinen entrenatzaileek ohiko hasierako hamabosteko kide asko erabiliko dituzte. Besteak beste, Martinek, Lindek, Edmondsek, Gowerek, Peyrasek edo Elhorgak hasieratik jokatuko dute. Mont de Marsan ez dago Baionatik oso urruti, baina ez dirudi zale lapurtar askorik joango denik. Top 14an neurtu dituzte indarrak dagoeneko, irailaren 20an, eta Baionak kostata irabazi zuen (19-15).
Baionak lehen partidako itxura garbitu nahi du gaur, Challenge Kopan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu