Baionak zigorra kendu dio Mike Phillipsi

2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
ERRUGBIA. Baionako zuzendaritzak Mike Phillipsi jarritako zigorra kendu dio, eta dagoeneko taldekideekin batera entrena daiteke. Zuzendaritzak zelaitik kanpoko jarrerarengatik zigortu zuen uztartze erdilaria, eta ez du jokatu Top14ko azken bi partidetan. Taldeko eta Galesko selekzioko izarra ostiralean itzuli daiteke zelaietara, Moglianoren aurkako Challenge Kopako partidan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.