Baiona 22. Bordele 11

Baionaren aitzinapauso garrantzitsua

Baionarrek Bordeleri irabazi diote, euriak baldintzatutako partida batean eta jaitsiera postuetatik urrundu da

Scott Spedding Baionakoa, entsegua lortzear, atzo. GAIZKA IROZ.
Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Baiona. Iginiz (Lafond, 79. min.), Roumieu (Arganese, 79. min.), Tialata (Manukula, 79. min.); Senekal (Boutaty, 52. min.), Chisholm; Marmouyet, Puricelli (Baget, 42. min.), Bernad; Gartzia, Boyet (Ugalde, 79. min.) ; O'Connor, Lacroix (Mazars, 79. min.), Rokocoko; Spedding.

Bordele. Delboulbes (Treloar, 57. min.), Avei (Rofes, 51. min.), Toetu (Poirot, 70. min.); Purll, Jaulhac ; Madaule (Larrieu, 72. min.), Clarkin, Chalmers (Labbe, 47. min;); Adams (Seron, 70. min.), Sanchez (Lopez, 67. min.); Connor, Mailei, Rey (Le Bourhis, 63. min.), Talebula; Reihana.

Markagailua. 3-0; 3-3; 6-3; 6-8; 9-8 (atsed.) 9-1; 12-11; 15-11 eta 22-11.

Partida bukatzeko oren laurden falta zela, Baionako Jean Dauger estadioak eztanda egin zuen. Scott Speddingek Baionaren sasoi honetako bosgarren entsegua sartu zuen, eta garaipena segurtatu. Emaitzan tartea ireki arren, atzo paretsu ibili ziren, eta Baionak, espero bezala, izerditu behar izan zuen Bordeleri irabazteko.

Hegoafrikarraren entseguak partida laburbildu zuen. Jokaldia nahaspilatik abiatu zen. Boyet ostikoa jotzeko abiatu zen, baina azken unean alegia bat egin, eta bi pase ederren ondoren Speddingen eskuetara iritsi zen baloia. Bordeleko defentsa ezustean hartu zuen, eta Baionari 11 punturen aldea eman (22-11).

Ordu arte, Baiona eta Bordeleren artekoa, talde bakoitzeko ostikatzaileen arteko buruz-burukoa izan zen. Denborak ez zuen lagundu, eta bi taldeek soilik arerioaren faltak probokatu zituzten. Joko horretan, paretsu joan ziren gauzak. Hala ere, Bordelek ekimen handiagoa hartu zuen, eta Baionak bere aitzinekoen nagusitasunari esker lortu zituen faltak.

Epailearen txistuaren erritmoan, orain batak eta gero besteak hartzen zuen markagailuan aitzina. Sanchezen ostikoei, Boyetek eman zien errefera. Bordele 6-8 ezarri zen Talebularen entsegu bati esker. Hala ere, atsedenaldira Baiona iritsi zen aitzinetik, Boyeten zangoari esker (9-8). Bigarren zatian, Baionaren aitzinekoen lanak fruituak eman zituen. Bordelek bere jokalariak aldatu zituen, baina Iginiz, Roumieu, Boutaty eta enparauek agintzen segi zuten. Boyetek, ez zuen barkatu 15-11koa ezarri arte. Orduan etorri zen Speddingen entsegua. Jaitsiera postuetatik urrundu da Baiona, eta arerio zuzenari defentsako puntua kendu. Bordele azken-aurrena da, Agenekin berdinduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.