Bakarra falta da

Ilunpek eta Zaramagak gaur jokatuko dute atzeratutako kanporaketa, eta final-laurdenak osatuta utzi

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Joan den asteburuan gelditu behar ziren zehaztuta Berria Txapelketako final-laurdenetako kanporaketak, baina atzeratu egin zuten Zaramagak eta Ilunpek jokatu beharrekoa gasteiztarrek ezin izan zuten Altzara iritsi, elurtearengatik, eta bakarra falta da, horrenbestez, final-laurdenak osatzeko jokatu ziren beste bietan Añorgak eta Lemoak egin zuten aurrera. Atzeratutako kanporaketa, gaur jokatuko da Altzan (19:00).



AÑORGA 64; TXARUTA 56

Kadeteak: Eskudero-Sarasola 22; Juanena-Barberena 20.

Jubenilak: Ojuel-Iraola 20; Arregi-Mitxelena 22.

Nagusiak: Zabala-Jauregi 22; Mikelperizena-Arrastoa 14.

Emozioz betea izan zen ostiral gauean Hernanin jokatutako kanporaketa. Kadeteetan, erraz aritu ziren Añorgakoak Sarasolak agindu zuen bitartean, baina nafarrek erritmo berean jokatu zuten partida osoa, tantoak luzatu zituzten, eta Sarasola nekarazi. Partida aurrera ateratzea lortu zuten Añorgakoek, baina larri. Jaialdiko bigarrenean, gogoa, lehia eta tanto onak izan ziren nagusi. Mitxelena atzelariak agindu zuen, baina bikotekideak tanto errazak galdu zituen, nahiz eta ikusgarrienak ere bereak izan. Nafarrek irabazi zuten azkenean, baina Ojuel gipuzkoarra izan zen partidako onena. Hirugarren partida zen erabakigarria. Añorgak ez zituen bere pilotari titularrak eraman, baina agerian gelditu zen goi mailako ordezkoak dituela. Jauregi izan zen lau pilotarien artean onena. Arrastoa kontrarioari nagusitu zitzaion atze- ko koadroetan, eta tanto ikusgarriekin luzitzeko aukera eman Zabala bikotekideari. Arrastoa Aspe enpresarekin profesionaletan aritzekoa da, baina jokatu beharko du ostiralean jokatu zuena baino gehiago.



LEMOA 61; ARKUPE 55

Kadeteak: Arrese-Gojenola 22; Martin-Esparza 14.
Jubenilak: Galarza-Olabarrieta 22; Soler-Garcia 18.
Nagusiak: Erauskin anaiak 18; OarArteta-Zubiaga 22.
Ezustekoa ez zen urruti izan larunbatean Aginagan jokatutako kanporaketan. Kadeteetan Arkupekoak ziren faborito, baina urduri aritu ziren eurak eta ongi kontrarioak. Lemoarrek espero ez zuten aldea lortu zuten (zortzi tanto). Jaialdiko bigarrenean, lemoarrak ziren faborito eta galtzear egon ziren. Lan kaskarra egin zuten eurek eta oso txukuna kontrarioek. Irabazi egin zuten, hala ere, eta kanporaketa nahiko bideratuta utzi. 10 tanto behar zituzten nagusietan, eta 10-4 hasi ziren irabazten Erauskin anaiak. Ibairi, ordea, eskuin eskua mindu zitzaion eta buelta hartu zuen partidak. Berandu jada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.