Jan Bakelantsek (Omega Pharma) irabazi du Dauphineko seigarren etapa, Liewe Westrarekin (Astana) izan duen buruz burukoan biziago ibilita. Hamasei txirrindulariko ihesaldian sartu dira biak, eta, ibilbide gorabeheratsuan, biak bakarrik geratu dira azkenerako aurrean. Ordurako etapa garaipena aurrekoen arteko lehia izango zela argi zegoenean, atzean erori egin da Chris Froome liderra (Sky), eta tropelak erabat mantsotu du erritmoa. Taldekideekin laguntzarekin, gainerako faboritoekin helmugaratu da britainiarra, baina hautsita zeukan maillot guztia. Ikusi egin beharko da zenbateko kolpea hartu duen. Ville La Granden hasi eta Finhaut-Emossonen amaitu, Dauphineko etaparik erabakigarrienetako bat jokatuko da bihar, maila bereziko mendatean dagoelako helmuga. Aurretik, gainera, Forclaz maila berezikoa igo beharko dute. Froomek hamabi segundoko aldea dauka Alberto Contador (Tinkoff) eta Wilco Keldermanekiko (Belkin).
Txirrindularitza
Bakelants nagusi Dauphineko buruz burukoan
Omegako txirrindulariak aurrea hartu dio Liewe Westrari azken esprintean. Chris Froome erori egin da helmugara iristeko hamar kilometro eskas falta zirela, baina gainerako faboritoekin helmugaratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu