Baliteke Miguel Indurain saria ez jokatzea
TXIRRINDULARITZA. Miguel Indurain sari nagusia arriskuan egon daiteke. Martxoaren 31n jokatzekoa da berez, baina Lizarrako txirrindulari elkartea arazo ekonomiko ugari ari da izaten; lasterketa jokatzeko 130.000 euro batu beharko lituzke. Arazoak arazo, hamabi taldek parte hartuko dutela aurreratu du elkarteak , baita Alberto Contador bertan izango dela ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu