Balkoietan jokatu da finala

Atzo zen jokatzekoa Athleticen eta Realaren arteko Espainiako Errege Kopako finala. Jokatu ez bada ere, bi taldeetako zaleek aukera aprobetxatu dute balkoiak apaindu eta beren taldea animatzeko. 

2020ko apirilaren 18a
15:53
Entzun

Athleticzaleek eta realzaleek agendan apuntatutako eguna zen atzokoa: Espainiako Kopako finala, Realaren eta Athleticen artekoa. Sevillan (Espainia) zen jokatzekoa, eta bi taldeen zale ugarik zuten hara joateko plana. Alarma egoera dela eta, ordea, atzeratu egin zuten partida, eta, Sevillara joateko aukerarik gabe, zaleek etxean ospatu dute final alternatiboa.

Goizean goizetik, kolore zuri-gorri eta txuri-urdinez apainduta ernatu ziren herri anitzetako balkoiak, eta sare sozialetan ere etengabeko mugimendua egon zen. BERRIAk inkesta bat plazaratu zuen Twitterren, euskal zaleei galdetzeko zeinek irabaziko duen.

Athleticen zaleek #Biziametsa traolarekin zabaldu dituzte mezuak.

Realzaleek, berriz,  #Aurrerareala traola erabili dute beren taldea animatzeko.

Espainiako Koparen historiako lehenengo euskal finala izango da, eta bada bi taldeak animatuko dituenik ere, nahiz eta finala jokatzen denean bakarrak irabaziko duen.

Bi taldeetako jokalariek, gainera, bideo bateratu bat zabaldu dute sare sozialetan, koronabirusaren aurka, «denon artean irabaziko dugu» mezuarekin.

[Youtube]https://youtu.be/xQ8e9uWdrpc[/Youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.