Denver Nuggetsek NBAko Mendebaldeko Konferentziako finala berdintzea lortu du, bart Los Angeles Lakersen etxean 103-106 irabazita. Bana doaz orain -lau partida irabazten dituena sailkatuko da final nagusira-. Gaurko garaipenarekin Denverrek bere alde du orain etxeko aldea.
Carmelo Anthony pibota izan da berriro Denverreko onena: 34 puntu eta 9 errebote. Chauncey Billups hegala da hango beste jokalari garrantzitsua, eta gaur 27 puntu sartu ditu. Lakerseko onenak, ohi bezala, Kobe Bryant hegala (32 puntu) eta Pau Gasol pibota (17 puntu eta 17 errebote) izan dira -erasoan baloia gutxitan jasotzen duela-eta kexatu egin da Gasol-.
Los Angeles Lakers 103 (31+24+26+22). Fisher (3), Bryant (32), Ariza (20), Gasol (17), Bynum (9); Walton (2), Odom (10), Farmar (2), Brown (8), Vujacic.
Denver Nuggets 106 (23+31+26+26). Billups (27), Jones (2), Anthony (34), Martin (16), Nene (6); Smith (3), Andersen (2), Carter, Kleiza (16).
Ekialdeko finalean, Orlando Magicek atzo irabazi egin zuen Cleveland Cavaliersen etxean eta 0-1 jarri da.
Saskibaloia
Banakoa lortu du Denverrek
Bart 103-106 irabazi dio Lakersi NBAko Mendebaldeko finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu