Banksek irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa
Tourra gelditu egin zen atzo; ez, ordea, Italiako Giroa. Elisabeth Banks (Paule Ka) izan zen nagusi laugarren etapan, Eugenia Bujak (Ale BTC) iheskideari gailenduta. Hirugarren, berriz, Annemiek Van Vleuten (Mitchelton) liderra izan zen. Azken igoera laburra baliatu zuen lehen postuan sendotzeko. 1.56ra du Katarzyna Niewiadoma (Canyon), eta 2.03ra Anna Van der Breggen (Boels). Postu bat behera egin du Ane Santestebanek (WNT): hamabigarren da orain, 5.58ra. Bestalde, Simon Yatesek Tirreno-Adriatiko irabazi zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu