saskibaloia

Barakaldoko saskibaloi txapelketan Euskadik eta Espainiak hartuko dute parte

Nesken hemeretzi urtetik beherako selekzioen lehiaketa izango da. Euskadi, Espainia, Herbehereak eta Turkia lehiatuko dira.

2010eko abenduaren 21a
18:33
Entzun
Barakaldon hemeretzi urte azpiko nesken saskibaloiko selekzioen txapelketa ospatuko da hilaren 29an eta 30ean. Euskadik, Espainiak, Turkiak eta Herbehereak osatzen dute txapelketan parte hartuko dutenen laukotea. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du txapelketa, eta aurkezpenean adierazi dutenez, federazioaren txapelketa nagusienetakoa da. Urte batean mutilena eta hurrengoan neskena izaten da, txandakatuz.

Abenduaren 29an18:00etan Espainiak eta Herbeereak jokatuko dute partida eta 20:00etan, berriz, Euskadik eta Turkiak. Hurrengo egunean, hirugarren eta laugarren postuaren partida 18:00etan jokatuko da eta txapeldun eta txapeldun ordea nor izango diren 20:00etako partidan erabakiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.