Barberena anaiek irabazi dute Euskadiko Txapelketa
TRONTZA. Josetxo eta Iñaki Barberena anaiek laugarrenez irabazi zuten atzo Euskadiko Trontza Txapelketa, Donostiako Trinitate plazan. 10.37 minutuko marka bikaina egin zuten, eta kontrarioek ez zuten ezertarako aukerarik eduki. Bigarren Mikel Eugi eta Julen Kañamares sailkatu ziren, ia bi minutura. Hasieran eutsi zieten garaileei, baina gero ezinean geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu