Barberito VI.ak eta Badiola III.ak Bizkaiko Lau t'erdiko Irekiko final-laurdenetarako txartela lortu zuten iragan igandean, Galdamesko pilotalekuan jokaturiko kanporaketetan.
Jaialdiko lehen partidan Barberitok lan ugari egin behar izan zuen Xabi Larraia mendeanhartzeko. Partida estu eta luzea, hondar tantoetan erabaki zen. 20nako berdinketaren ostean Errioxako aurrelaria finago ibili zen, eta final-zortzirenetarako sailkatzea lortu zuen. Hurrengo kanporaketan Fernando Arretxe izango du aurkari.Jaialdiko bigarren partida, berriz, guztiz desberdina izan zen, Badiola III.ak arazorik gabe hartu baitzuen menpean Antxia II.a. Lekeitiko aurrelariak errenkadan egin zituen partidako azken hamar tantoak. Badiolak Iñaxio Errandonearekin neurtuko ditu indarrak hurrengo kanporaketan.
Barberito VI.a eta Badiola III.a, Bizkaiko Irekiko final-laurdenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu