futbola

Barcinak Osasunari ohartarazi dio ez diola zergetan faborerik egingo

Patxi Izko Osasunako presidenteak aitortu du Nafarroako Ogasunarekin duen zorra 75 urtera ordaintzea eskatu duela.

2012ko otsailaren 22a
18:29
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak Osasunari ohartarazi dio BEZ edo PFEZaren kasuan ez diola faborerik egingo bere exekutiboak. "Osasunak zergak guztiek bezala ordaindu behar ditu, eta are gehiago gaurkoa bezala egoera ekonomiko zailean", esan du Barcinak. "Herritarrei ahalegina egiteko eskatzen ari gara eta, beraz, zergetan ez dugu aldaketarik egingo".

Patxi Izko Osasunako presidenteak ukatu egin du gobernuari erreskate plana aurkeztu diola, baina aitortu du Nafarroako Ogasunarekin duen zorra 75 urtera ordaintzea eskatu duela.

"Betiere legea jarraituta", zergen ordainketa atzeratu daitekeela adierazi du Barcinak, "gaur egun egiten baitira halakoak", eta gaineratu du gobernuak Osasuna "ahal den gehien babesten" jarraituko duela, "Nafarroarentzat erreferentzia bat baita". Babesletza lortzeko edo futbol estadio berriaren kasuak aipatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.