Barinagak irabazi du Mallabiko Txapelketa eta Miren Urkiak 106 kilokoa jaso du

2004ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Abadiñoko Unai Barinagarrementeriak irabazi du lehen aldiz Mallabiko txapelketa. Bizkaiko Txapelketa eztabaidagarria ere berak eraman zuen. Beraz, gorantz egiten dihardu bizkaitarrak.Mallabiko Txapelketan bi harri erabili zituzten: 100 kiloko zilindro zaharra eta 100eko bola, bosna minutuko txandatan.

Barinagak basoan egiten du lan, 26 urte ditu, eta Zelairekin entrenatzen da, ahal duenean. Bizkaitarrak ongi baliatu zuen besteren artean Izeta anaiak eta Zelailuzeren falta zirela txapela janzteko. Zilindroarekin 43 jasoaldi egin zituen, eta bolarekin, 32. Bigarren Elgoibarko Mintxeta sailkatu zen, 41 eta 30 jasoaldi eginda. Odei Iruretagoienak, Izeta II.aren semeak, lehen aldiz jardun zuen txapelketan, eta hirugarren postuan sailkatzea handia da gaztearentzat. 40 eta 29 jasoaldi egin zituen.Pitin bat harritzekoa da Urrutia nafarraren marka. Nafarra seigarren sailkatu zen, eta ez zuen bere neurria eman. Guztira, zazpi harri-jasotzaile aritu ziren, eta Barinagak 800 euroko diru saria patrikaratu zuen.

Miren Urkiak birritan leporatu zuen 106koa

Gizonezkoen txapelketa igande arratsaldean jokatu zen. Eguerdian Miren Urkiaren marka ahalegina izan zen ikusgai Mallabian bertan (Bizkaia). Hamasei urteko gazteak 106 kiloko harria erabili zuen, eta birritan bizkarreratu zuen, bi minutuan. Iaz 102 kiloko harria jaso zuen bi aldiz.

Bestalde, harri handietako Euskadiko Txapelketa irailaren 12an izango da, eta han ariko da lehen aldiz Aimar Irigoien Errezilgo gaztea, Ostolaza eta Urperekin.

-

Sailkapena



1. Unai Barinaga 75 jasoaldi

2. Mintxeta 71 jasoaldi

3. Iruretagoiena 69 jasoaldi

4. Eizmendi 67 jasoaldi

5. Astorkia 65 jasoaldi

6. Josetxo Urrutia 62 jasoaldi

7. Xabier Agirre 52 jasoaldi

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.