Barrenetxea eta Uterga ariko dira gaur Galarretan
ERREMONTEA. Utergak eta Barrenetxea IV.ak gaur jokatuko dute Kutxanbank torneoko ligaxkako azken partida. Arratsaldeko lauretan hasiko da jaialdia, Galarretan. Partida garrantzitsua izango da batarentzat zein bestearentzat. Utergak garaipena lortu edo 27 tanto baino gehiago egingo balitu, finalerako sailkatuko litzateke zuzenean. Bestela, Urrizak hartuko luke leku hori, eta Utergak finalerdia jokatu beharko luke. Barrenetxeak, berriz, nahitaez irabazi behar du partida, sailkapenean Endika gainditu eta finalerdietan sartzeko. Partida irekia aurreikusten da. Azkenekoz buruz buru elkarren aurka jokatu zutenean 30-15 nagusitu zen Barrenetxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu