Barriolak zuntz haustura txikia du hankan, baina ez du finala atzeratuko

Medikuak jokatzeko moduan egongo dela esan dio, eta pilotariak proba bat egingo du hurrengo aste hasieran

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Abel Barriolak ez du binakako finala atzeratuko, oraingoz. Atzo erresonantzia magnetikoa egin zioten ezker hankako soleo giharrean, eta zuntz haustura oso txikia duen arren, medikuak finalerako jokatzeko moduan egongo dela esan zion. Dena den, Barriolak entrenamendu gogor bat egingo du astelehen edo asteartean, eta orduan hartuko du azken erabakia. Ez da espero azken orduko eragozpenik, baina atzerapena eskatuko balu, segur asko bi aste geroago jokatuko litzateke, Aste Santuaren ondoren.

Olaizola II.a eta Begino, berriz, finalera begira jarriak dira, eta atzo ordu eta erdiko saioa egin zuten Bizkaia pilotalekuan, Berasaluze VIII.a eta Apraizekin. Beste bi saio egingo dituzte finalaren aurretik. Gaur, Xala izango da Bilbon entrenatuko duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.