pilota/ Eskuz Banakako Txapelketa

Barriolaren eta Gonzalezen arteko partida ez da jokatuko

Buruz buruko txapelketan Barriolak eta Gonzalezek bihar jokatzekoa zuten partida bertan behera geratu da; hain zuzen ere, Barriolak orkatilan min hartu eta jokatzeko moduan ez dagoelako. Leitzako pilotariak eta Aspe enpresak atzerapena eskatu dute, baina EPELeko epaileak ez du onartu. Horrenbestez, Gonzalezi partida irabazitzat emango diote, eta dagoeneko sailkatuta dago final laurdenetan.

2005eko apirilaren 14a
19:22
Entzun
Arautegian finkatu zuten finala ez zen beste partidarik ez zela atzeratuko aurtengo buruz buruko pilota txapelketan. Hala ere, Aspe pelota enpresa saiatu egin da. Abel Barrionak min du orkatilan, eta ez dago partida jokatzeko moduan.

Sebastien Gonzalezen aurka jokatzekoa zen, eta hura ere Aspe enpresakoa denez, partida astebete atzeratzeko eskatu dio enpresa horrek Asegarceri. Horrek ezetz esan dio. Dena den, EPELeko epaileak hartu du azken erabakia, eta ezezkoa izan da.

Gonzalezentzako izango da, beraz, final hamaseirenetako partida horren garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.