Futbola

Barriusok dio bere aroa bukatu delako utzi duela Eibar

Sei urte eta erdiren ondoren klubeko lehendakaritza laga du. Alex Aranzabalek hartu du haren tokia.

2009ko urtarrilaren 27a
13:58
Entzun
Atzo gauean jakinarazi zuen Jaime Barriusok Eibar futbol klubeko lehendakaritza utzi duela -zuzendaritzaren ohiko batzarrean eman zuen albistea-, eta gaur prentsaurrekoan adierazi du bere aroa bukatu delako hartu duela erabakia. Ez da ezustea izan, lehendik agertua baitzuen hark Eibarreko lehendakari izateari utziko ziola. "Duela urte eta erdi uztekotan egon nintzen, baina ez zen unerik egokiena", esan du gaur.

Sei urte eta erdian egon da kargu horretan. Eibarrekin lotura izaten segituko du, haren ordezkaria izango baita Espainiako Liga Profesionalean eta Espainiako Federazioan.

Alex Aranzabalek hartu du Barriusoren tokia. Klubeko "baloreei eta identitateari" eutsiko diela nabarmendu du eta, lehen taldea Espainiako Bigarren A Mailan gaizki sailkatuta dagoen arren, lasaitasuna eskatu du. Fitxaketaren bat egin dezaketela jakinarazi du, halaber.

Atzora arte presidenteordea zen Aranzabal, eta 2005ean sartu zen zuzendaritzan. Herri Irratiko zuzendari nagusia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.