AITOR OSA (Illes Balearseko txirrindularia)
«Oso justu nabil, bestela ihesaldietan sartzen ahaleginduko nintzen»
«Erlojupekoa gogorra izan da, zuzenguneetan desarroilo handiak mugitzekoa. Indartsuentzat oso aproposa. Aurtengo Tourrean oso justu nabil, bestela ihesaldietan sartzen ahaleginduko nintzen. Baina ezin dut; zer egingo zaio. Erlojupekoaren bukaeran badaezpada ere erritmoa azkartu dut, ez baita ederra azken aurreko egunean denboraz kanpo sartu eta etxera joan behar izatea. Tourrera ez naiz sasoi puntu onean etorri, eta uste dut egoera hobean aurrerago ibiltzeko moduan izango nintzela. Ezin izan dut, ordea, eta honek ez du bueltarik. Orain Getxoko lasterketa, Burgoskoa eta deskantsua ditut. Espero dut Espainiako Itzuliko taldean ez sartzea».
IVAN BASSO (CSCko txirrindularia)
«Oso pozik egon behar dute nire alde lan egin duten guztiek»
«Urte asko itxaron dut nire kirol ibilbidean jauzi hau emateko, eta benetan pozik nago. Nik eta taldeak dena eman dugu Tourrean aurrean ibiltzeko, lan handia egin dugu, eta guztiengatik pozten naiz. Erlojupekoan bigarren postua galdu badut ere, hirugarrenarekin oso pozik egon behar dute nire alde lan egin duten guztiek».