Izan zezakeen zorte makurrena izan du Athleticek Espainiako Kopako final-laurdenetako zozketan. Bartzelona egungo txapelduna egokitu zaio. Joaneko partida San Mamesen jokatuko dute, eta itzulerakoa, Camp Noun. Edonola, zuri-gorriek Espainiako Superkopan erakutsi zuten gai direla Bartzelonari nagusitzeko.
Hilaren 20an eta 27an jokatuko dute kanporaketa, eta hilaren 29an egingo dute finalaurreko zozketa.
Partida guztiak:
Valentzia - Las Palmas
Athletic - Bartzelona
Sevilla - Mirandes
Celta - Atletico Madril