FUTBOLA

Bartzelona-Bayern eta Juventus-Real Madril, Txapeldunen Ligako finalerdietan

Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidak maiatzaren 5ean eta 6an jokatuko dituzte, Katalunian eta Italian, eta itzulikoak astebete geroago. Irabazleek finala jokatuko dute ekainaren 6an, Berlinen. 

Gaur egin dute finalerdien zozketa, Suitzan. LAURENT GILLIERON, EFE
2015eko apirilaren 24a
12:42
Entzun

Kataluniarren eta alemaniarren arteko kanporaketan, aulkietan egongo da arreta. Izan ere, Pep Guardiola Bayern Municheko entrenatzaileak haren talde kutuna izango du aurkari. Bartzelonaren aulkian, gainera, Guardiolaren taldekide izandako Luis Enrique dago. Antzekoa pasako da italiarren eta espainiarren artekoan, Real Madrileko entrenatzailea Carlo Ancelotti baita, Juventuseko jokalari eta entrenatzaile izandakoa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.