saskibaloia

Bartzelona Espainiako Kopako finalera, Caja Laborali 69-80 irabazita

Azken laurdenean puskatu dute finalerdia katalanek. Bartzelonak Valentzia izango du aurkari finalean, bihar.

2013ko otsailaren 9a
23:14
Entzun

Bartzelona, sasoian ez egonda ere, asko da gaur egungo Caja Laboral Baskoniarentzat. ACB Ligan hogei partidatatik zortzi galdu egin ditu Bartzelonak, baina Kopako finalean sartu da, herenegun Real Madril ACBko liderra mendean hartuta eta gaur arratsaldean Gasteizen Caja Laborali 69-80 irabazita. Laugarrenez sailkatu da finalera.

Eguneko lehen finalerdia parekatua izan da. Gasteizko taldea hobetoxeago aritu da hasierako partean, baina Bartzelonak ondo eusten zion. 19-18 zeuden lehen laurdenaren amaieran, 39-35 bigarrengoaren bukaeran, 57-55 ondorengoan. 

Laugarren laurdenean jo dute kolpea katalanek. 34. minutuan, kasu, 57-69 ziren. Han puskatu dute finalerdia. Hiru jokalari aipatzeko: Huertas basea (bederatzi asistentzia), Navarro eskolta (20 puntu) eta Rabaseda hegala (defentsa bikaina, eta zazpi puntu). Partidako fitxa.

Beste finalerdian Valentziak 83-72 irabazi dio Kanaria Handiari.

Bihar izango da finala, Gasteizko Buesa Arenan, 19:00etan. Iaz Real Madrilek irabazi zuen titulua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.