Bartzelona eta Xakhtar, Superkoparen bila
NAZIOARTEKOA. Gaur jokatuko dute Europako Superkopa Bartzelonak eta Ukrainako Xakhtar Donetsek, aurreko sasoiko Txapeldunen Ligako eta UEFA Kopako garaileek. Monakon ariko dira, 20:45ean (ETB 1). Aldez aurretik kataluniarrak dira faboritoak, aurreko sasoiko eta denboraldi hasiera honetako maila aintzat hartuta. Baina ukrainarrek, aurkaria hobea dela jakitun badira ere, lotsagabe jokatuko dute, horixe baitute ezaugarritzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu