Bartzelona-Osasuna, Albacete-Athletic eta Reala-Mallorca; horiek izango dira euskal taldeek jokatu beharreko partidak Errege Kopako final-zortzirenetan. Osasunak etxetik kanpo jokatu beharko du joanekoa Bartzelonaren aurka. Athleticek ere etxetik kanpora bidaiatu beharko du, Albaceteren kontra jokatzeko. Realak Anoetan hartuko du Mallorca. Lehen partidak urtarrilaren 3 eta 5 bitartean jokatuko dira. Itzulerakoak, urtarrilaren 10-12 bitartean.
Final-laurdenetan Reala eta Athleticen arteko derbia jokatuko da, bi taldeek dagozkien norgehiagokak irabazten badituzte. Osasunak, aldiz, partida irabaztekotan Real Madrid edo Malaga izango du hurrengo aurkaria.