Bartzelona prest dago Javi Martinez fitxatzeko
ATHLETIC. TV3 Kataluniako telebistaren arabera, Bartzelonak Javi Martinez fitxatu nahi du. Hain da handia Kataluniako taldeak duen interesa, ezen Athleticeko jokalariaren etete klausula ordaintzeko prest baitago; 40 milioi euro, hain zuzen ere. Javi Martinezek 2016 arte du kontratua talde zuri-gorriarekin. Eurokopan ari zela, jokalariak esan zuen txapelketa hori amaituta hitz egingo zuela bere etorkizunaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu