FUTBOLA

Bartzelonak 4-2 irabazi dio Realari

Partidu gorabeheratsua izan da: Bartzelona aurretik joan da, baina azken minutuetan Realak bi puntu igo ditu markagailuan. Hala ere, azkenean txuri-urdinek ez dute garaipena lortu.

Sergio Busquets eta Ander Barrenetxea baloiarengatik lehian. ANDREU DALMAU/EFE
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 15a
21:59
Entzun

Messik taldea utzi izanak hautsak harrotu ditu Bartzelonan, eta ur nahasietan arrantzatu nahi dute txuri-urdinek. Duela 30 urte irabazi zuten azkenekoz Camp Noun, eta, gaurkoan ere, gutxigatik, baina Bartzelonak hartu die aurrea. Piquek 18. minutuan sartu du gola, eta Braithwaitek 46 eta 58. minutuetan. Txuri-urdinak atzetik joan dira partidu osoan, baina azken minutuetan modu harrigarrian igo dute puntuazioa: Julen Lobetek sartu du 81. minutuan, eta Oiarzabalek 84.ean. Bartzelonako Sergi Robertok, ordea, Bartzelonari beste gol bat eman dio gero, 90. minutuan.

Oraingoan ez dute jokatu Ryan, Monreal, Diego Rico, Carlos Fernandez, Zubeldia eta Isakek, min hartuta baitaude; ezta Guridi eta Willian Jose ere, Imanol Alguacilek hala erabakita. Aldiz, Jokoetan aritutako Zubimendi, Merino eta Oiartzabal aritu dira zelaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.