saskibaloia

Bartzelonak irabazi du Espainiako Kopa

80-61 nagusitu zaio Real Madrili. BECen jokatu dute txapelketa.

2010eko otsailaren 21a
21:18
Entzun
Espainiako Estatuko egungo talderik onena dela erakutsi du berriz ere Bartzelonak gaur BECen (Barakaldo, Bizkaia), aise irabazi baitu Espainiako Kopa. Real Madril izan du aurkari finalean eta 80-61 hartu du mendean.

Bi taldeak lehen laurdenean baizik ez dira egon parean: 19-16 bukatu dute aurretik katalanek. Harrezkero, jaun eta jabe horiek. Atsedenean 40-25 zeuden. Gero ia 30 puntuko aldea ere eduki du.

Fran Vazquez Bartzelonako jokalaria izan da gaur ere partidako onena: 14 puntu -18 minututan-. Ricky Rubio basea eta Erzam Lorbek pibota ere oso ondo: bakoitzak 13 puntu. Partidako fitxa hemen.

Hain zuzen, Vazquezi (2,09 metro, 26 urte; Galizia) eman diote txapelketako jokalaririk onenaren saria: MVP. Kopan hark izandako batez bestekoak: 12 puntu, 4,3 errebote, 15eko balorazioa.

Bere 21. Kopa du Bartzelonak. Real Madrilek 1993an irabazi zuen azkeneko aldiz.

Txapelketan aritu diren zortzi taldeetatik bi Euskal Herrikoak izan dira: Caja Laboral Gasteizkoa -finalerdietara iritsi zen- eta Bilbao Bizkaia Basket -final-laurdenetan erori zen-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.