BAKH Baskonia Kirol Hiria inauguratu dute gaur Gasteizen, 17:00etatik aurrera, Zurbaon. Josean Kerejeta Tau Baskoniako presidentearen azkeneko egitasmo handia da. Azpiegitura garrantzitsua izango da, hazten segitzeko. Gainera, klubaren 50. urtemugan irekiko dute.
Hamahiru mila metro koadro ditu BAKH-ek; saskibaloi guneak ditu, kiroldegia, izotz pista, egoitza soziala, igerilekuak -kanpokoak eta barrukoak-, gimnasio handia, tenis eta padel pistak, spa gunea...
Oraingoz, 2.400 bazkide ditu Baskonia Kirol Hiriak.
2003an hasi zen Baskonia egitasmoa gauzatzen, eta 30 milioi euroko aurrekontua izan du. Udalari saldu dizkion lur batzuk aurrekontua betetzeko lagungarri izan dira.
2008-2009ko denboraldia ere Gasteizen zabalduko da, gaur, Tau-Fenerbahce partidarekin (20:30).
Saskibaloia
Baskonia Kirol Hiria martxan da
Arratsaldean zabaldu dute, Gasteizen, klubaren 50. urtemugan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu