Bilbo Basket 62-90 Baskonia

Baskoniak aise gainditu du Bilbo Basket, Miribillan

Bigarren laurdenean hartu dute errenta arabarrek (11-31). Playoff postuetan jarraitzen dute.

Baldwin, gaur, saskira jaurtitzen. MIGUEL TOñA / EFE
2022ko martxoaren 27a
19:40
Entzun

Bitci Baskoniak hirugarren aldiz jarraian irabazi du Miribillan. Gasteiztarrentzat ez da denboraldi erraza izaten ari, baina azken asteetako hobekuntza benetakoa dela erakutsi dute gaur Bilbon: ez diote aukerarik eman Surne Bilbo Basketi (62-90). Bi taldeak playoffetan sartzeko lehian dabiltza, eta zazpigarren postua sendotu du gaur Baskoniak; hamaikagarren da Bilbo Basket.

Hasieran, hori bai, hobeto hasi dira etxekoak. (7-2, 10-3), baina Baskoniak markagailua irauli eta aurretik amaitu du lehen laurdena (19-20). Bigarren laurdena izan da erabakiorra: blokeatu egin da Bilbo, eta bikain baliatu dute aukera bisitariek. Atsedenaldira, 30-51. Bigarren zatian errenta handitu besterik ez du egin Baskoniak, eta aise eskuratu du garaipena.

Baskoniako onenak Fontecchio (19 puntu) eta Costello (18) izan dira, eta Bilbo Basketekoa, berriz, Goudelock (21).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.