saskiBALOIA

Baskoniak berriro galdu du Moskun

CSKAk 83-63 irabazi dio Gasteizko taldeari Euroligako final-laurdenetako bigarren partidan. 2-0 doaz.

2010eko martxoaren 25a
23:06
Entzun
Caja Laboral Baskoniak erraz galdu du berriro Errusian, CSKA Moskuren aurka Euroligako final-laurdenetako bigarren partidan (83-63). Dusko Ivanovicek zuzendutako taldea 2-0 da atzetik kanporaketan, eta oso zail du Lauko Finala jokatzea.

Baskoniak hiru partida irabazi behar ditu Lauko Finalerako sailkatzeko. Hirugarren partida Gasteizen izango da, asteartean. Laugarren neurketa ere Gasteizen litzateke (gaur zortzi) eta azkena Moskun (apirilaren 7an).

Final-laurdenetako gaurko beste partidak: Maccabi 98-Partizan 78 (1-1 doaz), Olympiakos 90-Prokom 73 (2-0) eta Bartzelona 63-Real Madril 70 (1-1). Caja Laboralek aurrera egingo balu, Bartzelona-Real Madrileko garailea luke aurkari finalerdietan.

Parisen izango da aurtengo Lauko Finala, maiatzaren 7tik 9ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.