SASKIBALOIA. Baskoniak Errusiako beste talde baten kontra jokatuko du gaur Buesa Arenan (21:00), Euroligan: Zenit San Petersburgoren aurka. HerenegunCSKA Moscuren aurka lortutako garaipenak utzitako aho zapore gozoa luzatu eta krisi hotsak erabat aldentzeko aukera aparta du talde arabarrak.
Zenit azken postuan dago sailkapenean. Jokatutako bederatzi norgehiagoketatik bi baino ez ditu irabazi. Dena den, Velimir Perasovicek zuzentzen duen taldeak adi ere ibili beharko du. Izan ere, zazpi partida horietatik alde txikiagatik galdu ditu. Gainera, lortu dituen bi garaipenak etxetik kanpo izan dira: Zalgirisen eta Olympiakosen pabiloietan, hain zuzen ere.
Joan Plazak zuzentzen du Zenit, eta bertan ACB ligan jokatutako jokalari mordoa daude, tartean Baskonian aritutako bi, Alex Renfroe eta Colton Iverson. Beste jokalariak hauek dira: Gustavo Ayon, Tim Abromaitik, Will Thomas eta Andrew Albicy.
Talde ordenatua da batez ere Zenit, eta, beste behin, erabakigarria izango da Baskoniak defentsa on bat egitea eta errebotea gertutik zaintzea. Azken unera arte ez da jakingo Shavon Shieldsek jokatuko duen, nahiz eta osatu den eskuin sorbaldatik.
Perasovicek CSKAri irabaztearen garrantzia nabarmendu zuen. «Psikologikoki, taldearentzat oso garrantzitsua izan da garaipen hau. Euroligako txapeldunari irabaztea beti da bultzada bat. Bide beretik jarraitu behar dugu».
Baskoniak berriz eman nahi du CSKAren aurka emaniko irudi ona
Velimir Perasovicek zuzentzen duen taldeak Zenit San Petesburgo hartuko du gaur, Buesa Arenan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu