Saskibaloia-Euroliga

Baskoniak defentsari esker irabazi dio Izar Gorriari (63-70)

Larkinek eta Beauboisek hamaseina puntu sartu dituzte, eta Voigtmannek 11

Adam Hanga, Baskoniako kapitaina, baloa babesten. KOCA SULEJMANOVIC / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko azaroaren 4a
21:13
Entzun

 

Baskoniak 63-70 irabazi dio Izar Gorriari, Belgraden, Euroligako ligaxkako 5. jardunaldiko partida. Gasteizko taldeak ez du partida ona egin, baina defentsa lanari esker lortu du hirugarren garaipena.

Baskoniak zaintza lan oso ona egin du lehen bi  laurdenetan eta bederatzi puntuko aldearekin iritsi da atsedenaldira (28-37). Atsedenalditik aurrera Izar Gorriak gora egin du, Baskonia, aldiz, trabatu egin da. Faltekin arazoak izan ditu eta etxekoak aldea murriztu dute hirugarren laurdenean (48-59).

Laugarren laurdena jazarpen lasterketa izan da, eta Baskoniak irabazi du argiagoa izan delako. Izar Gorria, Guduricen eskutik, sei punturaino gerturatu da, baina Baskoniak ondo erantzun du Beaubois (16 puntu), Larkin (16 puntu) eta Voigtmannen eskutik (11). Oro har ez da partida ona izan, etenaldi askokoa.

Markagailua. 15-22, 28-37;48-59, 63-70.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.