Caja Laboral Baskoniak eta Marcus Haislip jokalariak kontratua eten dute. Haislipek denboraldia amaitu arteko kontratua zuen Gasteizko klubarekin, baina Baskoniak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez taldea utziko du.
Eguberrietan klubaren baimenik gabe joan zen Haislip AEBetara, eta ez zen abenduaren 24, 25 eta 26ko lan saioetan izan. Klubak espedientea ireki zion abenduaren 28an. Hamabi partida jokatu ditu Haislipek Baskoniarekin, bere maila onena eman gabe, bost ACBn eta zazpi Euroligan.
Saskibaloia
Baskoniak eta Haislipek kontratua eten dute
Denboraldia amaitu arte zuen kontratua jokalariak, baina Eguberrietan klubaren baimenik gabe AEBetara joan ondoren, taldea utziko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu