Baskoniak kale egiteko aukera handirik gabe jokatuko du gaur Belgradeko Partizanen aurka. Non, eta Pionir kantxa gaiztoan, Europako handienean eta, ezbairik gabe, beroenean. Partizanek ez du joan den sasoian adina beldur ematen, baina han irabaztea beti da zaila, eta Baskoniak ahalegin handia egin beharko du. Etxean Zalgirisen aurka galdu ostean, garbiak dira kontuak. Porrotak multzoko hirugarren edo laugarren postua lortzeko borrokara mugatuko luke Baskonia, baina irabaziz gero, lidergoa lortzeko lehian jarraituko luke.
Zalgirisen aurkako Baskonia edo Zaragozakoa, zein ikusiko den da zalantza. Joan den asteazkenekoa bada, sufritu egingo du Baskoniak, eta asko. Zaragozakoa ikusten bada, garaipenetik gertu egongo dira arabarrak. Baskoniak hutsune garrantzitsua izango du. Marcus Haislipek orkatila bihurritu zuen Zaragozan, eta oso zail du garaiz osatzea.
Partizanentzat ere zirt edo zart egin beharreko partida da gaurkoa, etxean Maccabiren aurka galdu ostean. McAlebb, Lawrence Roberts, Aleks Maric, Aleksandar Rasic eta Slavko Vranjes galdu ditu udan, baina atzerritar onak fitxatu ditu: Lafayette, Gist, Jawai, Klobucar...
PARTIZAN-BASKONIA
Txapelketa. Euroligako lehen ligaxkako A multzoko bosgarren jardunaldia.
Partizan Belgrad. Lafayette, Klobucar, Jaramaz, Bozic, Bogdanovic, Kecman, Lucic, Mitrovic, Gist, Djekic, Vesely, Jawai eta Katic.
Caja Laboral Baskonia. Logan, Huertas, Ribas, Oleson, San Emeterio, Teletovic, Bjelica, Haislip, Rancik, Musli eta Barac.
Sailkapena. Partizan A multzoko 5. postuan dago: 2-2(-13); Baskonia 3. da: 2-2 (+15).
Lekua. Pionir (22.000 ikusle).
Ordua. 20:45 (ETB1).
Multzoko beste partidak. Zalgiris-Khimki (bihar, 18:45), eta Maccabi-Asseco (bihar, 20:00).
Baskoniak ez du kale egiteko tarte handirik gaur Pionir gaiztoan Partizanen aurka
Irabaziz gero, multzoko lidergoa lortzeko lehian jarraituko lukete arabarrek, eta galduz gero, komeriak izango lituzkete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu