Baskoniak hirugarren porrota saihestu nahi du

Manresa eta Real Madrilen aurka galdu ondoren, krisi hotsak sumatzen has daitezke Gasteiz aldean

Andoni Urbistondo.
2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Caja Laboralek orain bi aste pentsa zitekeena baino askoz gehiago dauka jokoan Sevillan. Manresa eta Real Madrilen aurka errenkadan galdu ondoren, hirugarren porrota ekar dezakeen talde arriskutsua da Banca Civica. Gutxitan galtzen ditu hiru partida jarraian Baskoniak, eta Koparen atarian halako zerbait gertatuko balitz, krisi hotsak sumatzen hasiko lirateke Gasteizen.

Saskipeko jokoan zulo ikaragarria dauka Ivanovicek, eta Sevillako taldeak ligako pibot onenetakoa dauka: Paul Davis. Erasoko errebotea berreskuratzen iaioak dira Joan Plazaren jokalariak, eta arabarrek jakin badakite ahulak direla arlo horretan. Ziurgabetasun egoeran, bada berri on bat: Pau Ribas osatu da, eskumuturrean zuen lesioa gainditu du. Kantxaratzeko prest egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.