Entrenatzaile berria du Baskoniak. Pedro Martinez Sanchez kargutik kendu du eta berehala izendatu du haren ordezkoa. Taldearen eta zaleen aspaldiko ezaguna: Velimir Perasovic jokalari ohia eta aurretik Baskoniako entrenatzaile ere izandakoa.
Taldeak eskerrak eman dizkio Martinezi orain arte egindako lanarengatik eta zorte ona opa dio bere ibilbide profesionalean.
Haren ordez, taldeko entrenatzaile izateko konpromisoa sinatu du Perasovicek, 2019-2020 dendoraldiaren amaiera arte. Bihar iritsiko da Gasteizera, eta denbora gutxi izango du lehen norgehiagoka prestatzeko; berak gidatuko baitu taldea igandean, Herbalife Gran Canariaren kontra.
Perasovicek bost urtez jantzi zuen Baskoniaren elastikoa kantxa barruan, eta bi aldiz izan da Baskoniako entrenatzaile: 2005-2006 denboraldian eta 2015-2016an. Azken horretan Berlingo lauko finalera sailkatzea lortu zuen Baskoniak.