saskibaloia

Baskoniako babesle izateari utzi dio Tauk, 23 urteren ondoren

Klubak badu babesle ordezkoa, baina oraindik ez du jakinarazi.

2009ko uztailaren 23a
21:34
Entzun
Taulell SA enpresak gaur jakinarazi duenez, Baskonia saskibaloi klubeko babesle izateari utzi dio, 23 urte eta gero. Akordio bidez hartu dute erabakia, biek esan dutenez.

Gasteizko klubak adierazi du beste babesle bat dagoeneko baduela, baina ez du oraindik izenik eman. "Babesle horrek Baskonia bezalako egitasmo garrantzitsu bati hurrengo urteetarako segurtasuna emango dio", esan du Taulellek.

Keramika enpresa da Taulell, eta azkenaldian egoera ekonomikoekin dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.