Baskoniako kideak kezkatuta daude epaileen jarrera dela eta
Maccabiren botere sona handia baita, aitzakia merkea izaten da taldearen kirol jardunari kalte egiteko, baina batzuetan nahikoa izaten da partida bakarra, susmoa pizteko. Herenegungo partidan, agerikoa izan zen Maccabik egurra emateko izan zuen baimena. Schortsanitisek, batez ere, baina baita hiru estatubatuarrek ere: Perkinsek, Pargok eta Eidsonek. Zaleak ernegatu zituen baimen horrek. Bigarren zatian, parekatu egin zen desoreka. San Emeteriok Eidsonen laztan dezente jaso zituen; horietako batzuk, falta argiak. Epaileen jardunaz galdetuta, San Emeteriok interpretazio asko zabaltzen dituen adierazpena egin zuen: «Hau Euroliga da. Epaileek muga bat jartzen dute, eta ohitu egin behar duzu nahitaez». Maccabik kolpeak emateko eduki zuen baimena gogoan, erraza da galdera. Nolakoa izan liteke epaileen lana Tel Aviven? Erantzuna ere erraza da: Maccabiren aldekoa nabarmen. Epaileei muzin egitea, onena, haien irizpidera moldatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu