Ivan Bassok Frantziako Tourra utzi du. Medikuek barrabiletako minbizia atzeman diote, eta berehala itzuli da jaioterrira, ebakuntza egin diezaioten. Txirrindulari italiarrak egunak zeramatzan oinazeekin, eta oinaze horiek areagotu egin ziren atzoko erlojupekoa amaituta. 37 urte ditu, eta bitan irabazi du Italiako Giroa: 2006an eta 2010ean.
TXIRRINDULARITZA
Bassok Tourra utzi du, barrabiletako minbizia baitu
Tinkoff taldeko txirrindulari italiarrak egunak zeramatzan oinazeekin, eta gaixotasuna atzeman diote. Aurki egingo diote ebakuntza, Italian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu