Bela

Basurko Getxotik 700 miliara dago

Sailkapen nagusian hirugarren lekuari eutsiko diola uste du, Galiziatik Bizkaia alderako itsasertza "ezagutu" egiten duelako.

2007ko maiatzaren 1a
17:19
Entzun
Bernard Stammek eta Kojiro Shiraishik atzo bukatu zuten Getxon (Bizkaia) Velux 5 Ozeano proba, lehen eta bigarren postuan hurrenez hurren, baina Unai Basurko bizkaitarrari oraindik falta zaio pixka bat, helmugatik 700 miliara dagoelako.



Hirugarren eta azken etapan Robin Knox-Johnston dauka aurretik, hirugarren tokian, 300 bat miliara. Basurkok, hala ere, sailkapen nagusiko hirugarren lekuari eutsiko diola uste du, Galiziatik Bizkaia alderako itsasertza "ezagutu" egiten duelako. Galiziara iristeko 500 milia falta zaizkio. "Ezagutza hori izan daiteke niretzat aldeetako bat". Lasai hartu nahi ditu gauzak, dena den. "Izan ere, ezin naiz despistatu. Milia bakoitzeko, gure itsasoaren koloreak antzematen ditut, nire lurraren usaina hartzen dut, baina egoera kontrolatu beharra daukat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.