Basurkok dio "infernua" izan dela Velux 5 Ozeanoko bigarren etapako hasiera

2007ko urtarrilaren 17a
18:09
Entzun
Igandean hasi zen Velux 5 Ozeanoko bigarren etapa, eta hasiera oso gogorra izan da parte-hartzaileentzat, ekaitza izan dutelako. "Infernua izan da hasiera", esan du Unai Basurko bizkaitar marinelak. Freemantle (Australia) herrian izan zen bigarren etaparen hasiera eta Norfolk-en (Ameriketako Estatu Batuak) bukatuko da; denera, 14.500 milia. Basurko laugarren postuan dago, Bernard Stamm lider suitzarrarengandik 478 miliara. Bost dira probako partaideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.