Txirrindularitza

Batera izango dira Giroko eta Vueltako bost etapa

Txirrindularitza egutegia abuztuaren 1ean hasiko da Strade Biancherekin, eta Lombardiako Gioarekin amaitu azaroaren 14ean.

ainara arratibel gascon
2020ko maiatzaren 5a
16:33
Entzun

Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak eman du jakitera egutegia. Gizonezkoetan jakina zen Frantziako Tourra abuztuaren 29tik irailaren 20ra jokatuko zela, eta Munduko Txapelketak, berriz, irailaren 23tik. Bada, egutegiko beste bi lasterketak nagusiek ere badute data. Italiako Giroa urriaren 3an hasiko da, eta 25ean amaitu; Espainiako itzulia, berriz, urriaren 20tik azaroaren 8ra jokatuko da. Beraz, Giroko azken bost etapak eta Vueltako aurreneko bostak batera izango dira. Espainiako Itzulia Irunen hasiko da. Txirrindulariek Tourra prestatzeko atariko moduan abuztuaren 12tik-16ra Dauphine izango da.

Denboraldia  Strade Biancherekin hasiko da, abuztuaren 1ean. Klasikoak lehiatzea zen Nazioarteko Batasunaren beste helburu bat, eta egutegian sartu ditu, halaber, Milan-Sanremo (abuztuak 8), Fleche-Wallone (irailaren 30a), Lieja -Bastogne-Lieja (urriaren 4a),  Amstel Golde Race (urriaren 10a), Flandriako Tourra (urriaren 18a), Paris-Roubaix (urriaren 25a) eta Lombardiako Giroa (azaroaren 14a).

Emakumezkoetan Giroa da proba nagusia. Irailaren 11tik 19ra jokatuko da. Klasiko nagusiak gizonezkoen egun berean lehiatuko dira; Strade Bianche,  Fleche-Wallone, Lieja-Bastogne-Lieja, Amstel Gold Race, eta Paris-Roubaix. Emakumeen egutegia ere abuztuaren 1ean hasiko da, Straderekin, eta Madrilgo itzuliarekin bukatu, azaroaren 6tik 8ra.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.