Txirrindularitza

Batere erasorik gabe, Diego Ulissi azkenean

Giroko mendiko lehen etapa serioan ez da izan faboritoen arteko eraso gogorrik, eta Diego Ulissi (Lampre) nagusitu da, bigarrenez. Cadel Evans (BMC) jarri da lider, eta minutu zakua galdu du Michele Scarponik (Astana).

Ulissi, garaipena ospatzen. L. Z., EFE
unai zubeldia
2014ko maiatzaren 17a
17:23
Entzun

Ez Nairo Quintana (Movistar), ez Rigoberto Uran (Omega), ez Domenico Pozzovivo (Ag2r)... Giroko mendiko lehen etapa serioan ez da izan faboritoen arteko eraso indartsurik, eta BMCk nahi bezala hasi eta amaitu da lasterketa. Hasi, hamar laguneko ihesaldi batekin. Eta, amaitu, Cadel Evansen maillot arrosarekin. Etapa dotorea egin du Julian Arredondok (Trek), hamar txirrindulariko ihesaldian sartu, eta azken-azkenera arte lasterketa buruan ibilita. Baina Pierre Rollandek (Europcar) kendu dio etapa irabazteko aukera, helmugara iristeko bi kilometro eta erdi falta zirela. Eta tropeleko azken kilometro erdiko mugimenduek utzi dute ezerezean Rollanden ahalegina.

Fabio Aru (Astana) mugitu da lehenengo, Dani Moreno (Katuxa) gero, Robert Kiserlovski (Trek) serioen, eta Diego Ulissik eman du azken errematea. Faboritoen artean Michele Scarponi (Astana) izan da galtzaile nagusia, helmugan bederatzi minutu galduta. Lugon hasi eta Sestola bigarren mailako mendatean amaitu, Giroko 9. etapa jokatuko da bihar, 172 kilometrokoa. Evans dago lider orain, 57 segundora dauka Uran, eta 1.10era Majka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.