az gehien hobera egin zuen taldea Renault izan zen, zalantzarik gabe. Baina bi urte lehenago Fernando Alonsok Minardi batekin mehatxatzen zituen. Iaz asturiarrarekin batera Renaultek Hungariako Sari Nagusia irabazi zuen, poliki bezain sendo gora eginez urte osoan barrena. Baina motorrak goia joa zuen. Aurten, berriro ere, arriskatzea erabaki dute, eta apustu garailea izango delako usaina du.
Gaur egun, 1 Formulan lau dira talde batek arrakasta izateko osagaiak. Txasisa, motorra, gidaria eta pneumatikoak. Azken biak urte batetik bestera mantendu egin ohi dira, baina txasisa nahiz motorra berriak dira denboraldi bakoitzean Minardi kenduta. Renaultek aldaketok gustuko dituela dirudi, maila honetan horrek duen arriskua itzela izanda ere. Eurak izan ziren 111 graduko V banaketako motorra erabili zutenak. Motor hark ezaugarri oso interesgarriak zituen, baina bibrazioek garapena mugatzen zuten. Egiaz, motorra 106 gradukoa zen, baina komertzialki 111 zenbakia erakargarriagoa zela-eta azken hori aireratu zuten.Aurten, araudiak Sari Nagusia osatzen duten hiru egunetarako motor bakarra erabiltzeko dioenez, Renault aldaketa horretaz baliatu da egitura aldaketa egiteko. Mutur batetik bestera joan da, oso angelu irekitik oso itxira joan da, aurtengoak 72 baititu. Talde gehienek duela urte batzuk angelu hau utzi eta 90ekoa darabilte, teorian oreka hobea ematen duena. Renaultek ez du esperientzia nahikoa angelu horrekin, bai ordea 72koarekin, eta horregatik jo dute horretara.Motore horrekin bibrazioek inposaturiko muga gainditzea espero dute, eta hala potentzian gora egin, azkarrago biratzeko gai izango baita. Iaz potentzian zertxobait motz geratu ziren onenekiko, baina txasisaren mesedeekin lortzen zuten tartea murriztea. Aurten bi osagaiok izandako hobekuntzak gorago izateko aukera emango die. Orain arteko probetan hala ikusi da gainera, oso ondo sortutako autoa delarik. Sendoa eta azkarra, batez ere Alonsoren eskuetan.
Aerodinamika eta txasisa
Motor berriak aerodinamikari modu zuzenean negatiboki eragiten badio ere, Renaulteko ingeniariek asko landu dute barneko osagaien antolaketa, ahalik eta auto osatuena egiteko. Horrela, autoaren atzealdean bolumen libre handiak bilatu dituzte, atzeko aleroi nagusiak ahalik eta aire garbiena jaso dezan. Horretarako irteera hodiak, abiadura kaxa, erradiadoreak,... dena berraztertu dute.
Alboko aire sarrerak, motorra hozteko dauden erradiadore erraldoiak elikatzen dituztenak, forma biribildu eta aerodinamikoa dute, atzealdera doan airea ahalik eta gutxien nahasteko. Hauek talka proba zorrotzagoak pasatu behar izan dituzte aurten, eta horrek forma sinpleagoetara bultzatzea litzateke logikoa. Aldiz, Renaultek konfiantza osoa eman die diseinatzaile aerodinamikoei, hauen forma nahiei erantzunez. Ferrarik bezala, angelu bikoitzeko erradiadoreak erabiltzera behartu ditu.
Abiadura kaxatitaniozkoa da guztiz aurten, nahiz eta karbonozkoarekin ere probak egin dituzten. Karbonozkoaren moldeak oso konplexuak ziren eta titanioarekin batera nahastea ez zen erraza. Titaniozkoa arina bezain zurruna da, eta mementuz arazorik ez du eman, ez eta kilometro andana eginda ere. Esekidurak iazko eskema jarraitzen du, emaitza bikaina eman baitzuen. Bi malguki eta hiru motelgailu darabiltza aurrean eta atzean, tortsio barra bertikalekin.Orokorrean Renaultek oso diseinu garbiak egin izan ditu. Horrek iaz bere eraginkortasuna agerian utzi zuen, eta horregatik estilo berdinarekin jarraitzen dute aurten. Muturra bajuxeagoa eta estuagoa da, McLarenen joera berarekin. Baina parekotasunak hor amaitzen dira. Frank Williams eta Michael Schumacher Renault R24 berriaren abiadurarekin txundituta gelditu dira, eta Fernando Alonso titulurako hautagai nagusien artean kokatu. Kontuan izateko iritziak.
Batetik bestera, behetik gora
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu