Batistak eta Baskoniak eten egin dute kontratua
SASKIBALOIA. Esteban Batista eta Baskonia ados jarri dira pibot uruguaitarrak Gasteizko taldearekin zuen kontratua bertan behera utzi eta Efes Pilsenekin fitxatzeko. Batista urtarrilean iritsi zen Baskoniara, eta lau sasoi eta erdirako kontratua sinatu zuen, baina haren lanak ez du konbentzitu Ivanovic, eta jokalaria ere ez zegoen gustura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu