Batum gabe dator Nancy, baina arreta ez galtzeko eskatu du Katsikarisek

Gescrap Bizkaiak irabazteko premia dauka, Euroligako Top16ra pasatzeko aukerari eusteko

Andoni Urbistondo.
2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Partida baloia airera bota baino egun eta erdi lehenago hasi da. Nicolas Batum Bilbora etorriko zen edo ez, hori jakin nahi zuten denek, Batumekin edo gabe dena aldatzen delako. Eguerdia zela argitu zen zalantza, eta lehen saskiratzea Gescrap Bizkaiarentzat izan zen, Batum ez delako etorriko Bilbora. Datorren astelehenean hartuko du Portlandera eramango duen hegaldia, baina talde horrek gaur Miribillan jokatzea debekatu dio, helburu argi batekin: lesio larriren bat saihestea.

Batum Euroligako onenen artean hirugarrena da balorazioaren arabera, Andrei Kirilenko eta Vassilis Spanulisen atzetik, eta haren ekarpena erabakigarria da Nancyrentzat. Hogei puntu sartzen ditu batez beste, zazpi bat errebote hartu eta ia bost asistentzia eman. Joan den astean, Canturen aurka, lau puntu bakarrik lortu zituen, eta Nancy, partida irabazita ere, 76 puntutan geratu zen, normalean 83 sartzen baditu ere. Nancy tratuan da Mickael Gelabale Spirou Charleroiko hegaleko frantziarrarekin, Batum ordezkatzeko, baina zaila da Bilbon jokatzea.

Gescrapi dagokionez, irabazi beharra du. Multzoko azkena da, eta geratzen diren lau partidetatik hiru irabazi beharko ditu Top16a jokatzeko. Garaipena da lehentasuna, eta behin hori lotuta, Nancyn pilatutako hamalau punturen aldeari buelta ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.