Baumgartnerrek bigarren aldiz atzeratu du ahalegina
JAUZI LIBREA. Felix Baumgartnerrek bertan behera utzi zuen atzo 36.000 metrotatik egin nahi zuen jauzia. Abenturazale austriarrak eguraldi baldintzen kaskarrengatik erabaki zuen ez jauzi egitea, igoerako bideko tarte batzuetan haize asko zegoelako. Baumgartnerren asmoa zen iragan asteartean jauzi egitea, eta, bi aldiz atzeratu ondoren, litekeena da bihar egitea hurrengo ahalegina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu